Bertso-eskolan izenematea zabalik

2025 / 09 / 19

Zergatik ez aurtengo ikasturtean bertso-eskolan izena eman? Eskoriatzako Hankamotx bertso eskolak zabalik ditu ateak,  LH3tik gorako edozeinentzako.

Bertso-eskola bertsotan egiten ikasteko lekua da, baina hori baino gehiago ere bada: gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera eskaintzen du, argudioak lantzen ikasten da, esan beharrekoa antolatzen, neurri zehatzean sartzen, doinuari egokitzen eta gainera jendarte interesgarria ezagutzeko eta euskaraz bizi eta harekin jolasteko aukera eskaintzen du.

Dagoeneko haurren talde bat martxan dago eta astearte arratsaldetan batzen da, baina ikasle berriek izena emanez gero, ordutegi berriak ere eskainiko dira.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko: