Boluntarioak behar dira IZEBA proiektuan.
2014 / 05 / 21Boluntarioak  behar  dira  Izeba  proiektuaren  laguntza  Debagoienako  adingabeei  zabaltzeko.
2009an,  Baketik-ek  Izeba  Proiektua  abian  jarri zuenean,  aurrera  eramateko  boluntarioak  eskatu  zituen.
Orduan  ez  zekiten  zein  izango  zen  emaitza,  zer  nahi  zuten  jakin   arren:  bakarrik  zeuden  adingabeko atzerritarren  «osaba-izeba»  izan  nahi  zuten  pertsona  eta familia  boluntarioen  sarea  osatzea.
2012tik  eta  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  Gizarte Politikako  Departamentuarekin  ados  jarrita,  esperientzia bertako  adingabeengana  ere  zabaldu  zen.  Hori  dela  eta, egun,  Izeba  Proiektuak  harrera  egoitzan  bizi  diren  adingabe
guztiengana  iristen  saiatzen  da.  Boluntarioek  babesa  eta laguntza  eskaintzen  diete,  esate  baterako,  ikasketa arrazoiak  direla  medio  beren  etxetik  gertu  bizitzera doan  iloba  batekin  jokatuko  lukeen  osaba/izeba bat  bezala  jokatuz.  70  familia  eta  adingabe  baino gehiago  dira  esperientzia  hau  bizi  izan  dutenak oso  emaitza  positiboarekin
Hobetzeko  eta  errealitatea  aldatzeko  gaitasuna daukagu  aukera  dezakegulako.  Aukeratze  harrigarrienetako bat,  giza  duintasunaren  berezkoena  eta  aldi  berean aldaketa-potentzial  handiena  duena  elkartasuna  aukeratzea
da.  Elkartasuna  aukera  dezakegu;  baina  egia  da  ikustea kostatzen  den  aukera  dela.
Izeba  Proiektuaren  esperientzia  ikustera  gonbidatzen dugun  elkartasunezko  aukera  bat  da.  Aukeratu  ahal  izateko beharrezkoa  da  ikustea. Ikusi  ahal  izateko  lehen  urratsa informatzea  da.
Hurrengo baliabidetan egin dezakezu:
- ·943-251005 telefono-zenbakia.
 - ·www.izeba.org web gunea.
 - ·Arrasaten eskainiko den hitzaldia, maiatzaren 27an, asteartea, 19:00etan Kulturaten.
 
