Bueltan da AHOZ AHO, Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdia

2025 / 03 / 11

Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia La Caratula antzerki taldeak antolatzen duen FIO –Festival Internacional de la Oralidad– jaialdiaren adar bat moduan jaio zen, orain dela hamazortzi urte.

Euskal Herriko Intujai Teatro taldeak bultzatzen du Ahoz Aho jaialdia. Euskal Herriko zein atzerriko punta-puntako ipuin kontalariak elkartuko ditu aurtengo jaialdiak. Jaialdiaren zutabe nagusiak Tolosa eta Ordizia izango badira ere, guztira 18 herritan izango dira ekitaldiak aurten, tartean Eskoriatzan, eta 30 artista inguruk parte hartuko dute.  Gure  herrian aukera izango dugu honako hauek entzuteko: Errioxako Carles Garcia Domingo, Uruguaiko Patricia McGill, eta País Valenciátik Eva Andujar hain zuzen ere.

Saioak Zaldibar antzokian izango dira, arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doan izango da (Gomendatutako adina: +16)

Martxoak 14, ostirala
Carles Garcia Domingo (Errioxa)

“Kontatzearen” artean 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen narratzailea. Ekonomialaria ikasketaz, ahozko kontalarien familia batekoa da (9. belaunaldia da).Haur eta gazte literaturan aditua da —hainbat argitalpen ditu—, eta nazio-mailako zein nazioarteko narrazio jaialdi ugaritan parte hartu du.

Bere ipuinek bere familiaren iturri tradizionaletatik edaten dute, sutondoaren goxotasunean kontatutako istorioak, barre egiteko, dibertsiorako eta ikasteko ere balio zutenak.

Martxoak 21, ostirala
Patricia McGill (Uruguai)

Uruguain jaio eta Bartzelonan bizi den narratzailea. Bere arbasoak Brasildik, Argentinatik, Eskoziatik, Italiatik… heldu ziren. Haurtzaroan, herrialde batetik bestera bidaiatu zuen, eta horrela ezagutu zituen katalana eta suediera. Baina Brasilgo musika eta jazz disko maiteei esker ikasi zuen portugesa eta ingelesa. Hitzen hotsak eta haien isiltasunak istorioetara eraman zuten.

Montevideoko Margarita Xirgu Arte Dramatikoko Udal Eskolan lizentziatu zen aktore gisa, eta beste arte batzuk ere landu ditu, hala nola, kantua, dantza klasikoa eta garaikidea, gorputz-adierazpena eta pantomima.

Martxoak 28, ostirala
Eva Andujar (País Valenciá)

Amak dio txikitatik nire aitzakiek beti zutela hasiera, korapiloa eta amaiera. Gogoan dut eseri egiten zela eguna nola joan zitzaidan galdetu aurretik, bai baitzekien luzerako izango zela, arraroa izango zen gainditu beharreko hiru proba ez izatea.

Haizeari hitzak lapurtzera joateagatik ilea beti nahasia izaten nuela dio. Eta ziurtatzen du 30 urte behar izan nituela denek zekitenaz jabetzeko, ipuin kontalari bat zela.

Hala dio berak, baina nik uste dut ez dagoela esajeratu beharrik, eta mihi gaiztoek esaten dutena gorabehera, ur azpian bai isiltzen naizela.

 

 

 

 

 

Ahoz aho jaialdiaren egitarau osoa