Debagoieneko Mankomunitateko Estatutu berriak jendaurrean

2025 / 02 / 11

Debagoeieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak 2024ko azaroaren 21ean izandako bilkuran onartu zuen urriaren 17an hasierako onarpena jaso zuten Estatutuak bertan behera uztea eta erredakzio berriari hasierako onarpena ematea.

Udalaz gaindiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 10eko 6/2007 Foru Arauaren 11. artikuluak dioena betez, aipatu erabakia jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Mankomunitatea osatzen duten udaletako iragarki tauletan argitaratuta. Hemen Eskoriatzako Udaleko iragarki taula.

Hori horrela, webgune honetan jendaurrean dauden Estatutuak publikatzen dira, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Alegazioetarako baldintzak:

  • Azkeneko eguna: martxoak 11
  • Erreklamazioak aurkezteko lekua: Mankomunitatearen Sarrera Erregistroa.
  • Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Mankomunitateko Gobernu Junta.

Jendaurrean erakusgai jartzeko epea amaitu eta erreklamaziorik aurkezten ez bada, Foru Aldundiaren txostena beharko da aldaketa onartzeko, eta Mankomunitatea osatzen duten udalen gehiengoak onartu beharko du. Ondoren, Estatutuen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.