Egondako lapurretaren ondoren, musika eskolak laguntza eskatzen du
2023 / 12 / 19Konstituzioaren zubiko jaiegunetan lapurreta gertatu zen Eskoriatzako Beheko Errota musika eskolan, eta material informatikoa nahiz instrumetu asko lapurtu zituzten, hala nola akordeoiak, biolinak, gitarra elektrikoak eta baxua, anplifikadoreak, gitarra klasikoak, tronpetak…
Lapurreta horrek egoera kritikoan utzi du musika eskola, eta ez dakite nola jarraituko duten klaseak ematen instrumentu barik.
Hori dela eta, Beheko Errota Musika Eskolak laguntza eskaera egin dio herriari, dirua behar baitute instrumentuak erosteko, nahiz eta bigarren eskukoak izan, eta eskoritzarrei eskatzen diete bakoitzak ahal duen neurrian egin dezala ekarpen ekonomikoa.
Ondoren zehazten diren bi kontu-zenbakietako edozeinetan egin daiteke diru-sarrera, DOHAINTZA kontzeptu gisa jarrita.
- Laboral Kutxa: ES88 3035 0044 86 0440004015
- Kutxa: ES33 2095 5038 45 1061029202
Musika Eskolak azpimarratu nahi du edozein kopuru ongi etorria izango dela, egoerari buelta emateko beharko baitute.