Ekonomia dinamizatzeko diru laguntzak jendaurrean
2020 / 10 / 19Martxoaren 14an 463/2020 Dekretua, COVID-19ko alarma-egoera ezarri zuena indarrean sartu zenetik, Udala eskura dituen baliabide guztiak jartzen ari da Eskoriatzako ekonomia dinamizatzeko.
Apirilaren hasieran galdetegi bat bidali zen ETE eta tokiko establezimenduetara, COVID-19ren krisiari zegokionez zein egoeratan zeuden jakiteko, eta euren errealitateetara hobekien egokitzen ziren neurriak abiarazteko.
Jasotako erantzunekin, laguntza eta diru-laguntzen programa bat osatu zen. Hala nola: saltoki eta zerbitzu-establezimenduei NBEen hornikuntza eskaini zitzaien euren negozioak berriro irekitzeko, hainbat tasa-salbuespen ezarri, ostalaritzaren sektoreari terrazak handitzeko eta terrazak ezartzeko lizentziak eman, tokiko kontsumoa suspertzeko bonuen kanpaina abiarazi…
Hala ere, jakinekoa da COVID-19aren krisia kalte larriak eragiten ari dela ekonomia sektorean. Horregatik, Eskoriatzako Udalak irailaren 29an egindako ezohiko osoko bilkuran, beste urrats bat ematea erabaki zuen eta honako diru-laguntza lerroak onartzeko erabakia hartu zuen.
- Enplegua mantentzeko udal-laguntzen programa, Eskoriatzako hogei langile baino gutxiagoko enpresentzat, 19-EBKOk sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz.
- Eskoriatzako establezimenduak Covid-19 pandemiaren ondorioz dauden higiene eta/edo babes premia berrietara egokitzeko udal laguntzen programa.
Oinarriak jendaurrean
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira aipatutako 2 diru laguntza programen oinarri arautzaileak eta azaroaren 10era arte jendaurrean daude interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Epe horretan erreklamaziorik egon ezean, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira bestelako erabakirik hartu gabe.
Oinarriak webgune honetan publikatzen dira, interesdunek aztertu ahal izan ditzaten.
- Enpleguari eusteko herriko enpresentzako laguntzak.
- Establezimenduetan higiene eta babes neurri bereziak ezartzeko laguntzak.
Erreklamazioak aurkezteko
Azkeneko eguna: Azaroak 17
Lekua: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxea)
Ordutegia: 9:00 – 14:30