Elizateetako taxi partekatuaren azken proba-fasea

2021 / 11 / 08

Irailaren 27an jarri zen martxan elizateetako taxi zerbitzu partekatu, modu pilotuan. Orain arte 2 fase izan ditu, lehena irailaren 27an hasi zen eta bigarrena urriaren 18tik orain artekoa.

Hirugarren eta azken fasea hasiko da gaur, azaroaren 8a, astelehena, eta 3 asteko iraupena izango duen fase hau ESKARIEN ARABERAKOA izango da eta honako ezaugarriak izango ditu:

  • Astelehenetik ostiralera7:30 – 20:00 (eskaria egiteko ordu erdi lehenago deitu behar da)
  • Ostirala eta larunbata: 20:00 -00:00ak bitartean ere emango da zerbitzua (eskaria egiteko 24 ordu lehenago deitu behar da)
  • Prezioa: 2 €
  • Ibilbidea:
    • Elizateetako baserriak – Eskoriatza (herrigunea + Almen geltokia) – elizateetako baserriak
    • Elizateen arteko bidaiak
    • Gellaok eta Mendiolak Aretxabaletako AZBEn gelditzeko aukera izango dute

Eskaera egiteko telefonoak: 

  • Orokorra: 612 29 28 00
  • Eli: 627 47 52 26
  • Alex: 605 72 71 83
  • Ruben: 676 33 69 00
  • Mikel: 699 43 14 18

Zerbitzua erabiltzera animatzen dira herritarrak.

Informazioa EUS (PDF)

Información ES (PDF)