Emakumeen Eguneko ekintzetan parte-hartzeko deia
2017 / 03 / 06
Martxoaren  8an  ospatuko  den  Emakumeen  Nazioarteko  Egunarekin  bat  egiten  du  Eskoriatzako  Udalak  eta  otsailaren  21ean  egindako  osoko  bilkuran  hartutako  Adierazpen  Instituzionala  horren  adibideetako  bat  da.
Horrez gainera, martxoaren 8an arratsaldeko 18:30ean emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da herriko plazan, Amuska Emakume taldeak deituta, eta horrekin ere bat egiten du Udal honek eta herritar guztiei dei egiten die bertan partze-hartzeko.
Azkenik, martxoan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko egingo diren ekintzak asko dira eta horien berri eskoriatzakoagenda.eus webgunean kontsultatu daiteke.
