Energia gastua finantzatzeko diru laguntza
2021 / 12 / 01Eskoriatzako Udalak azaroko azkeneko plenoan “Energia gastua finantzatzen laguntzeko diru laguntza” lerro berria onartu zuen. Laguntza honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzen laguntzea eta hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: elektrizitatea, gasa edo beste erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak ere horiek berokuntza barne-hartzen dutenean.
Diruz lagunduko diren gastuak 2021eko abenduaren 1etik 2022ko apirilaren 30ra bitartekoak izango dira. Eta guztira 30.000 euroko laguntza lerroa zabaldu bada ere, eskaeraren arabera behar gehiago dagoela ikusiz gero, kopurua gehitu ahal izango da.
Laguntzaren zenbatekoa hilean, familia-unitate bakoitzeko, 30 eurokoa izango da eta gehienez 150 euro emango zaizkio familia-unitate bakoitzari.
Eskaera epea
Eskaerak abenduaren 1etik 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira presentzialki Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, hain zuzen ere gaur egun Ibarraundi museoan kokatuta dago zerbitzu hori, udaletxea obretan dagoen bitartean. Edo online ere aurkeztu ahal izango da eskaera, baina horretarako beharrezkoa izango da Ziurtagiri Digitala izatea (Izenpe, DNI elektronikoa, B@KQ…)
Aurkeztu beharreko inprimakiak eta bestelako xehetasunak webgune honetan bertan kontsultatu daitezke (Kontsultatu hemen).
Informazio gehiago:
- Udal gizarte zerbitzuak
- 943 71 31 36