Energia gastua finantzatzeko dirulaguntza

2022 / 10 / 11

Eskoriatzako Udalak baliabide urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzen laguntzeko dirulaguntza deialdia egin du. Gastuak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartekoak izan beharko dira eta guztira 10.000 euroko laguntza lerroa zabaldu da.

Hauek dira lagundu daitezkeen gastuak: elektrizitatea, gasa edo bese erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak ere, horiek berokuntza barne-hartzen dutenean.

Laguntzaren enbatekoa hilean, familia-unitate bakoitzeko 35 eurokoa izango da eta gehienez 210 euro emango zaizkio familia-unitate bakoitzari.

Eskaera epea

Eskaerak urriaren 11tik 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira presentzialki H@ZIn (Herritarrentzako Arreta  Zerbitzu Integrala). Edo online ere aurkeztu ahal izango da eskaera, baina horretarako beharrezkoa izango da Ziurtagiri Digitala izatea (Izenpe, DNI elektronikoa, B@KQ…)

Aurkeztu beharreko inprimakiak eta bestelako xehetasunak webgune honetan bertan kontsultatu daitezke. (kontsultatu hemen)

Informazioa: