Epailegaien zerrenda ikusgai

2022ko irailak 14

Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei jakineko delitu batzuen epaiketetan parte hartzeko. Herritar guztien eskubidea da, bai eta lankidetza-betebeharra ere. Epailegaiak izendatzeko hautagaien zerrenda berria 2 urtetik behin egiten da, eta epailegaien izendapena zozketa bitartez egiten da. Zozketa egin baino lehen, herri bakoitzeko hautagaien zerrenda jendaurrean jartzen da.

Momentu honetan, irailaren 15ean hasi eta 23ra bitartean, Eskoriatzako hautagaien zerrenda udaletxeko H@ZI (herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala) dago kontsultagai. Zerrenda horretan 2022ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak agertzen dira.

Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa  irailaren 30ean izango da Donostiako Atotxako Justizia Jauregian, goizeko 10etan. Zozketa ondoren zazpi eguneko epea egongo da, interesdunek zozketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak Entzutegi Probintzialean aurkeztu beharko dira eta erreklamaziorik balego, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du zozketa berriz egin ala ez.

Hautagaien zerrenda ikusi nahi izanez gero, hau da udaletxeko H@ZIren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30

Epailegaiei buruzko informazio orokorra