ERAKUNDE ADIERAZPENA: emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna

2023 / 11 / 24

Azaroaren 25erako Erakunde Adierazpena, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunari buruzkoa

Udalbatzarrak, 2023ko azaroaren 23an egindako bilkuran, bertaratutako udalbatzarkide guztien aldeko botuarekin, honako ADIERAZPEN INSTITUZIONALA onartu zuen, eta honako konpromisoak hartu zituen:

  • Indarkeria matxista prebenitzeko tokiko estrategia eratzea/hobetzea/indartzea, adingabeen artean sexu-indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz.
  • Biktima adingabeen inguruan sexu-indarkerien antzematea eta arreta goiztiarra gaitzea/hobetzea, tokiko koordinazio-protokoloen bidez.
  • Sexu-indarkerien biktimekin esku hartzen duten profesionalen prestakuntza-programak diseinatzea/ezartzea/eta ebaluatzea.
  • Sentsibilizazio-programak diseinatzea/garatzea/hobetzea herritarrekin, eta bereziki gurasoekin eta irakasleekin, IGEen bitartez, genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzaren beharrari buruzkoak.
  • Hezkuntza ez-formaleko espazioetatik hezkuntza-prozesuak garatzen laguntzea, adingabeen indarkeria matxistaren aurkako jarrerak indartzeko.

Konpromiso horietan oinarrituta, honako ekintza hauek proposatzen dira:

  • Neskei eta nerabeei zuzendutako ahalduntze-programak indartzea, sexualitateari, bikote-harremanei, maitasun erromantikoari, autodefentsa feministako tailerrei eta abarrei buruzkoak
  • Mutiko eta mutilei zuzendutako esku-hartzeak abian jartzea, afektibitatea, harreman-ereduak, maskulinitate-ereduak edo rol sexistak eta parekidetasuna gainditzeko estrategiak lantzeko.
  • Indarkeria digitala prebenitzeko eta hari erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxista mota berri horiei ere aurre eginez.
  • Udalerriko adingabeekin hezkuntza-prozesuak indartzea, BELDUR BARIK programaren eta tokiko beste ekimen batzuen bidez.

Era berean, Udalbatzarrak eskoriatzar guztiei dei egiten die bihar, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna izanik, Eskoriatzako plazan 19:00etan egingo den elkarretaratzean parte-hartzeko.