Erdiko bidea autoentzako itxiko da

2023 / 06 / 27

Ekainaren 28an hasiko diren San Pedro jaiak direla eta, erdiko kalea autoentzako itxi egingo da eta oinezkoek bakarrik erabiltzeko geldituko da.

Hauek izango dira itxitako eremuak eta ordutegiak:

  • Ekainaren 28ko 12:00etatik, uztailaren 2ra: Jose Arana kaleko 2.zenbatik (Bolibarko bidearen hasiera), Gaztañadui kaleko 9.zenbakira (Antsoategiko biribila)
  • Ekainaren 28ko 17.00etatik, uztailaren 2ra: Aurreko eremuaz gainera, baita eliza pareko zatia ere, Arbiñosteko irteeraraino.

Klikatu argazkian, irudia handiago ikusteko.

Trafiko desbideraketa

Halakoetan egin ohi den moduan, trafikoa Gasteizetik Arrasaterako noranzkoan, Dorleta auzotik desbideratuko da, Olazar auzoan behera, Antsoategiko biribilgunera irtengo dute autoek.

Autobusetan

Aldaketa horien ondorioz autobusek ibilbidean aldaketaren bat egin behar badute ere, ordutegietan eta autobus-geltokietan ez da aldaketarik egongo.