´Eskoriatza Bizirik´ bonuak udaletxean salduko dira
2023 / 07 / 05Uztailaren 6tik aurrera, “Eskoriatza Bizirik” kontsumo bonuen salmenta-puntua aldatuko da eta Ibarraundi museoan saldu ordez, udaletxean salduko dira honako ordutegian:
8:00 – 14:30
Gogoratu bonuak erosi ahal izateko baldintzak hauek direla:
- Adinez nagusia izatea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Ordaintzeko kreditu txartela erabili beharko da. Ez da eskudirurik hartuko.
Era berean, kontuan izan maiatzaren 26tik aurrera bonuak eskuratu dituztenek ez dutela beste bonu bat erosteko aukerarik izango.