´Eskoriatza Bizirik´ bonuak udaletxean salduko dira

2023 / 07 / 05

Uztailaren 6tik aurrera, “Eskoriatza Bizirik” kontsumo bonuen salmenta-puntua aldatuko da eta Ibarraundi museoan saldu ordez, udaletxean salduko dira honako ordutegian:

8:00 – 14:30

Gogoratu bonuak erosi ahal izateko baldintzak hauek direla:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Ordaintzeko kreditu txartela erabili beharko da. Ez da eskudirurik hartuko.

Era berean, kontuan izan maiatzaren 26tik aurrera bonuak eskuratu dituztenek ez dutela beste bonu bat erosteko aukerarik izango.