Eskoriatza eremu gorrian sartu da

2021 / 04 / 12

Eskoriatzak, Osasun Sailak ezarritako mugak gainditu ditu eta eremu gorrian sartu da, beraz, bihartik aurrera (apirilak 13, asteartea) gure herrian neurri murriztaileak jarriko dira indarrean.

“Gune gorrian” egoteak, funtsean, mugikortasun murriztua eta ostalaritzarako eta kirola egiteko muga handiagoak izango ditugula esan nahi du.

  • Pandemia osoan bezala, udalerritik irteteko debekua salbuetsita geratuko litzateke justifikatutako kasuetan, hala nola lanera, ikastera, medikuarengana edo mendekotasuna duen pertsona  bat zaintzera joatea, besteak beste.
  • Perimetro-itxitura horrek mugakide den udalerriaren kontzeptua jasotzen du; beraz, ondoko udalerrira joan ahal izango da erosketak egitera eta aire zabalean jarduera fisikoa egitera.
  • Taberna eta jatetxeetan, aire zabaleko terrazetan zerbitzua eskainiko dute orain arte bezala (06:00-20.00), eta lokalen barruko jendeaurreko ordutegia murriztu egingo da ordutegi tarte hauetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era .  Aforoek  bere horretan jarraituko dute, eta %50ekoa izango da barnealdean eta %100ekoa terrazan.
  • Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik, ez dituzte lau pertsonako taldeak gaindituko.

Koronabirusaren inguruko informazioa ( datuak, hartutako azken neurriak, txertaketa inguruko galderak, araudiaren inguruko galderak….) euskadi.eus webgunean aurki daiteke.