Eskoriatzako Herria III. ikerketa bekarako deia egin du Eskoriatzako Udalak

2014 / 02 / 18

2004. urtean argazki zaharrak jaso eta katalogatzeko beka bat atera zen. Orduan jasotako argazkiak webgunean argitaratu ziren, “Eskoriatza iruditan” atalean. Horretaz gain, liburu bat egin zen hainbat argazkirekin. Orain, lan horri jarraipena eman nahian, Eskoriatzako Herria III. Ikerketa Beka sortu du Eskoriatzako Udalak.
Beka horren helburua da argazkien bidez herriko historiari buruzko ikerketa sustatzen jarraitzea, ikerketa horren ardatz bi alderdi hartuz: batetik, antzinako lanbideak eta industrializazioaren hasiera; eta, bestetik, Eskoriatzako herriguneko etxeak XX. mendeko lehen herenean. 104argazki
Lana egiteko 6 hilabetekoa epea izango da beka esleitzen den egunetik hasita, eta egunero, gutxienez, lau ordu eskaini beharko zaizkio lanari.

Eskatzaileek honako hauek bete beharko dituzte: 

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lan taldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da, eta bera izango da taldearen ordezkaria Udalaren aurrean.
  • Beka hartzailea gai izan beharko da lana EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiteko.
  • Norbanakoa izanez gero, Eskoriatzan erroldatuta egon beharko da, eta taldea bada, kide guztiak Eskoriatzan erroldatuta egon beharko dira 2013ko abenduaren 31 baino lehenagotik.
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea.

Bekaren zenbatekoa 3.000 € da, eta horren barruan erantzukizun zibileko asegurua eta istripu aseguru-poliza izenpetzea egongo dira. Eskabideak eta gainontzeko agiriak otsailaren 24tik martxoaren 10era arte, biak barne, aurkeztu ahal izango dira udaletxeko harreran, 9:ooetatik 14:30era.

Bekaren oinarriak