Eskoriatzako eta Aretxabaletako emakumeen Topaketa

2019 / 10 / 04

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta 2019an greba deitu eta hamaika modutara gauzatu zen: lantoki eta ikasgeletan grebak eta geldialdiak eginez, tokian tokiko mobilizazioak, balkoian amantalak eskegiz…

Eskoriatzako eta Aretxabaletako udaletako emakumeek ere greba deiarekin bat egin zuten, eta greba egitea erabaki zutenek udal gobernuari proposatu zioten “greba egunagatik ordainduko ez zitzaien soldata zatia kontabilizatu eta gizon eta emakumeen berdintasunerako ekintza batean erabiltzea.”

Hala, orduko diruarekin Eskoriatzako eta Aretxabaletako Emakumeon Topaketa antolatu da eta hauxe izango da programazioa:

ESKORIATZAN

URRIAK 11, ostirala
“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua.
Zaldibar antzokian, arratsaldeko 19:00etan.

“Ez da kasualitatea”ko hiru bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten ohi dira. Hortik izenburua. Intentzio osoz antolatu da “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. Gainera, kultur sortzaile diren emakumeei plazak eskaintzeko borondatearekin ere egin da.

ARETXABALETAN

URRIAK 12,  larunbata

9:00 – Sendabelar ikastaroa. Izena emateko berdintasuna@aretxabaleta.eus
19:00 – Nomofobikak: Sarean kateatuak antzeazlana, Arkupe kultur etxean.

Eskoriatzako Udalak ekintzetan parte-hartzeko deia egiten die herritar guztiei.