Eskoriatzako gazteen etxebizitza beharrei eta eskariei buruzko inkesta

2024 / 09 / 24

Eskoriatzako Udalak herriko gazteek etxebizitza eskuratzeko eta emantzipatzeko dituzten oztopoak ezagutzeko inkesta bat kaleratu du. Zehazki, 16 eta 34 urte bitarteko gazteen iritzia eta asmoak jaso nahi dira.

Galdetegia abiapuntua izango da etorkizunean etxebizitza-plan bat martxan jartzeko. Horrela, gazteek herrian emantzipatu daitezela errazteko, gazteen errealitatea eta beharrak aztertzea izango da lehen urratsa. Ondoren, interesa duten gazteekin etxebizitzaren arazoari aurre egiteko lan-talde bat osatzea aurreikusten da. Lan-talde horrek jorratuko ditu herrian bizi ahal izateko baldintzak hobetzeko ideia eta estrategia berriak.

Galdetegia udal webgunean egongo da urriaren 6ra arte. Erantzunak modu anonimoan jasotzen dira.

GALDETEGIA 

Lan-taldean izena emateko formularioa.