Eskoriatzako gaztelekurako hezitzailea behar da

2023 / 06 / 08

Eskoriatzako gaztelekuan  hezitzaile lanpostu bat dago betetzeko 2023-2024 ikasturtean, 2023ko irailean hasteko asmoarekin.

1. Lanpostuko eginkizunak

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin lan egin.
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu.
  • Formazio eta kudeaketa bileretan parte hartu.
  • Lan zuzenari loturiko txostenak edota dokumentazioa egin.

2. Beharrezkoa izango da

  • Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia, …).
  • Europako Erreferentzia Markoaren Euskarako C1 gaitasun maila egiaztatu beharko da.
  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
  • Delitu sexualen eza adierazten duen agiria aurkeztu beharko da lanean hasteko.

3. Kontutan hartuko da

  • Begirale titulua izatea.
  • Eskoitzakoa izatea.
  • Ikasketak.
  • Esperientzia.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako prestutasuna.
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia.
  • Herrigintzan izandako ibilbidea.
  • Gidabaimena izatea.

4. Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordukako kontratua (35 ordu hilean minimoa).
  • Ostiraletik igandera arratsaldez eskuhartze zuzena nerabeekin (Eskoitzan).
  • Astean behin, koordinazio bilera.
  • Astean zehar bilera eta aurreprestaketa orduak (beharrezkoa denean).
  • Hiruhile amaieran, ekintza bereziak (aurretiaz hauen prestaketa).
  • Kontratuaren iraupena: irailetik uztailera  ( biak barne).
  • Irailean hasita probaldia (jarraitzeko aukerarekin).

5. Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia: Ekainaren 8tik aurrera.
  • Aurkezteko epea: Ekanairen 15era.

6. Aurkeztu beharrekoa

  • Curriculuma j.ojea@txatxilipurdi.eus helbidera (telefonoa agertzea beharrezkoa).
  • Elkarrizketak: Ekainak 19tik- uztailak 7ra bitartean.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Jone-gatik galdetu.