Etxebizitzetan eraginkortasun altuko birgaitzea lortzeko saioa

2021 / 05 / 05

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Debagoieneko Mankomunitateak eskualdeko udalerriekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ON-LINE tailerra egingo du maiatzaren 13an, 18:00etan.

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

  • Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
  • Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.

2021 urteko udaberrian zehar beste bi ON-LINE tailer ere eskainiko dira:

  • Energia berriztagarriak zure etxean… posible da! (maiatzak 27)
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak (ekainak 9)