Euskara arloko diru laguntza deialdia kaleratu da
2018 / 05 / 14Aurten ere Eskoriatzako Udalak helduek euskara ikasteko eta haurrek euskara maila hobetzeko diru laguntzak emango ditu. Dagoeneko diru laguntza deialdia publikatu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hauek dira laguntza lerroak eta bakoitzaren xehetasunak:
Euskara ikastaroetako matrikulak ordaintzeko laguntzak
- Nork eska dezake? Eskoriatzarrek eta Eskoriatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek.
- Laguntza motak:
- 2017-2018 ikasturteko matrikulak (ohikoak nahiz barnetegiak)
- 2018-2019 ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian lehenengo aldiz egindako matrikulak
- Zenbatekoa: Asistentzia %90ekoa izan ezkero, ikasleek matrikula osoa berreskuratu ahal izango dute. Diru izendapen osoa 2.350 eurokoa da aurten.
- Xehetasun guztiak hemen.
Hizkuntza errefortzuetarako diru laguntzak
- Nork eska dezake? Hizkuntza nahikotasunik ez duten 3 eta 12 urte bitartezko umeek, ikastetxeak hala adierazi ezkero.
- Laguntza motak:
- 2018ko udalekuetarako beka
- 2018-2019 ikasturterako ludotekarako beka
- Zenbatekoa: Udalekuetarako eta ludotekarako matrikula osoa. Diru izendapen osoa 2.350 eurokoa da aurten.
- Xehetasun guztiak hemen.