Hizkuntza errefortzutarako diru laguntzak (2018)

Deskribapena:

Diru laguntza honekin euskara nahikotasunik ez dute haurrei euskara maila hobetzeko laguntza ematen zaie.

Saila: Euskara
Egoera: Indarrean
Non tramitatu:

Herritarren Arreta Zerbitzuan – udaletxean

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era
  • Abuztuan 10:00 – 13:00

INFORMAZIO GEHIAGO

Euskara zerbitzua
Hidalga kalea, 1 (Kultur etxea)
943 71 46 88
euskara@eskoriatza.eus

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Eskaera aurkezteko epea: LUDOTEKARAKO: 2018/11/30
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

DOKUMENTAZIO OROKORRA:

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia.
  2. Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
  3. Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak.
    Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko diru laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agirien ordez, interesdunek berariaz horrela baimendutakoan, ziurtagiri horiek egiteko eskuduntzak dituzten erakundeek dagozkien datuak zuzenean laga ahal izango dizkiote diru laguntzak kudeatu behar dituen organoari.
  4. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
  5. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena.

DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
Eranskinak:

GAO – Deialdia (2018/05/11)

Eskaera orria