Euskaraldian parte-hartzeko azkeneko egunak

2020 / 11 / 16

Aste honetako ostiralean hasiko da Euskal Herri osoan Euskaraldia, oraindik izena eman ez dutenek ostegunera arteko tartea dute, txapa jasotzeko aukera ere egongo da aste honetan eta ostiralean Onintza Enbeitaren hitzaldia egongo da.

Izena emateko aukera

Dagoeneko Eskoriatzan 454 lagunek eman dute Euskaraldian izena, horietarik 342 Ahobizi rolean eta 112 Belarriprest rolean. Oraindik Ahobizi edo Belarriprest moduan izenik eman ez dutenek osteguna baino lehen egin dezakete, honako helbidean:

www.euskaraldia.eus

Txapa jasotzeko

Dagoeneko izena eman dutenek, berriz, aste honetan honako ordutegian eta lekuetan jaso ahal izango dituzte txapak:

  • Goizero – 9:00 – 13:00 – Kultur Etxean
  • Arratsaldero – 16:30 – 20:00 –  Liburutegian

Hasierako hitzaldia

Euskaraldiaren lehenengo egunean Onintza Enbeitak etorriko da Zaldibar antzokira honako hitzaldiarekin: “NON GELDITU GARA GU?” eta hauxe da hizlariak partekatuko duen hausnarketaren oinarria: “Mundua bere buruari begira gelditu den honetan, gure borroka txikiek zail daukate euren burua erakusten. Helmuga betikoa da orain ere: Euskal Herria euskalduna eta feminista. Zein izango dira ordea estrategia berriak? Egoeraren irakurketa kolektiboarekin hastea onena.”

Hitzaldia Zaldibar antzokian izango da, 19:00etan, eta bertan Covid19-aren aurkako segurtasun neurriak hartuko dira, hau da:

  • Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira.
  • Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
  • Bizikidetza unitate berean bizi direnak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin.
  • Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
  • Barruan ezingo da jan eta edan.
  • Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.

Ariketa

Euskararen alde hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo da Euskaraldian, azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte. Ahobizi eta Belarriprest rolak beteko dituzte Euskaraldian parte-hartzen duten herritarrek eta hauek dira bi rolen xehetasunak:

  • AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eutsiko diot, besteek ulertzen dutenean.
  • BELARRIPREST: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakiko dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatuko diet modu esplizituan.

Aurten, gainera, ARIGUNEA figura berria egongo da, Arigunearen ikurra herriko entitate, establezimendu eta bestelakoetan ikusi ahal izango da eta bertan herritarrak euskaraz lasai aritu ahal izango dira, horietan beti egongo delako euskaraz ulertuko duen norbait. Eskoriatzan honako 31 entitatek hartuko dute parte: