Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa

2022ko ekainak 09

Orain arte EGA izenez ezagutzen zen eta Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 maila parekatzen duen euskara-azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko da Leintz Udal Euskaltegian aurtengo irailean.

Batxilergora arteko ikas-prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute. Baina aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako  euskara maila bat gehiago egiaztatzea eskatzen da, hain zuzen ere C1 maila, eta jakinik gazte askok maila hori egiaztatzetik gertu egon arren egiaztatu barik dutela, azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egingo du Leintz Udal Euskaltegiak.

Ikastaroak 2 atal izango ditu, lehena idatzizkoa prestatzeko eta bigarrena ahozkoa prestatzeko; baina ez da derrigorrez bietarako izena eman behar, baterako zein besterako eman daiteke.

Irailean, idatzizkoa

Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da.

  • NOIZ: Irailaren 1etik 30era
  • ORDUTEGIA: 2 aukera

  • PREZIOA: 60 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua beharko da: 7

Ahozko azterketaren prestaketa, berriz, urria-azaroa bitartean egingo da astean behin, eta izena ematen dutenen artean erabakiko da eguna eta ordua. Ahozkoaren prezioa 20 eurokoa izango da.

Izena-ematea

Uztailaren 5a izango da izena emateko azkeneko eguna, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko deitu edo idatzi honako hauetara: