Ezkurtxok Zarimutzera eramango ditu herriko umeak

2024 / 10 / 18

Orain dela 27 urte Arizmendi ikastolako Jose Arana gunea Eskoriatzan Ezkurtxo ekitaldia antolatzen hasi zen, eta larunbat honetan, urriak 19, ekitaldi horren 23. edizioa izango da. Lehenengo zortzi urteetan herrian bertan eta zazpi elizateetan egin zen. Bigarren bueltan, herria, 7 elizate eta Gatzaga. Orain dela 8 urte,  berriz, hirugarren bueltari hasiera eman zen, eta bihar Zarimutzen bukaera emango zaio.

“Ezkurtxo Zarimutzen ipuin kontalari” 2-10 urte bitarteko ume eta familientzako antolatzeko da. Zarimutzen, ibilaldiatxo bat egiteaz gain, ipuin musikatua entzun, jolasetan parte-hartu eta txistorra jango dute jai giro ederrean.

Zatoz lagun artean goiz ederra pasatzera!

Autobusak

  • Goizeko 9:30ean Akeitako autobus geltokian elkartuko dira Zarimutzera autobusez joateko.
  • Goiza pasa ondoren, 14:00ak aldera itzuliko da autobusa Akeitako geltokira.

Oharrak

  • “Kantu eta kontu” ipuin musikatua Maider Arcelay kontalariak eta Igor Sala musikariak eskainiko dute.
  • Zarimutz elizatean kotxe trafikoa ekiditeko, autobusez joateko eskatzen da.

Abestia

Ezkur bat, ezkur bi
udazkena etorri
Ezkur bat, ezkur bi
saltoka zu ta ni.
Aurtengo neguan
edurra ugari
Ezkur bat, ezkur bi
zuhaitzetik erori.