Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte oporraldia

2024 / 03 / 14

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero udalekuak antolatu ohi ditu 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2011-2017an jaiotakoak) eta gazte oporraldiak 14-17 urteko gaztetxoentzako (2007-2010 bitartean jaiotakoak).

UDALEKUAK

Udalekuen 7 egunetako txandetan antolatzen dira eta izen-ematea banaka edo taldeka egin daiteke. Gainera Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako leku desberdinetan eskaintzen dira: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio …

  • Izen-ematea zabalik dago martxoaren 13tik 22ra.
  • Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke (gehienez ere 3 neska-mutiko taldeetan)
  • Zozketa: apirilaren 15ean izango da.

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

    • Astelehenetik ostiralera 8:00tik- 14:30ak arte.
    • Telefonoa: 943 71 44 07

Udalekuei buruzko informazio guztia

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da. Zarautz (Surf) Hondarribia (Antzerki) Araba (Gazte-Rock programa),  Baztan (udaleku ibiltariak) Doneztebe, Piles (Valencia), Benicassim (Castellón) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.

Oporraldi honen bitartez dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko aukera eskaini nahi zaie bertan parte-hartzen duten gazteei, bide batez, gozatuz eta bere autonomia pertsonala indartuz.

  • Izen ematea martxoaren 13tik 22ra egongo da zabalik.
  • Izen ematea, banaka, binaka edo hirunaka izan daiteke.
  • Zozketa apirilaren 15ean izango da

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

    • Astelehenetik ostiralera 8:00tik- 14:30ak arte.
    • Telefonoa: 943 71 44 07

Oporraldiei buruzko informazio guztia.