Gaba baltza Eskoriatzan
2022 / 10 / 21Sasoi batean, Euskal Herriko txoko askotan oso zabaldua zegoen Domu Santu bezperan, urriaren 31n, Gaba Baltza ospatzeko ohitura.
Egun horretan, gaua iristen zenean, haur eta gazteek kandelak pizten zituzten bide bazterretan jarritako arbi eta kalabaza hustuetan, eta eske errondak egiten zituzten etxez etxe, neguko beste jai ezagun batzuetan bezala.
Eskoriatzan badira urte batzuk Gaba Baltza ospatzen hasi ginela, eta urte horietan guztietan jende askok hartu du parte antolatu diren ekintzetan. Gau berezia bilakatu da haurrentzat, batez ere, erakargarriak diren bi alderdi batzen dituelako: beldurra eta goxokiak.
Aurtengo egitaraua dagoeneko prest dago herritar askori esker: gurasoak, dantza taldeko haur eta helduak, txistulariak, txirikilako begiraleak, ludotekariak…
Ekintzak urriaren 25ean hasiko dira, ludotekan bertan, eta hauek dira aste horretarako prestatutakoak:
Urriak 25: ARROPA TAILERRA.
- 16:45-18:00 Haur hezkuntzako ikasleen txanda
- 18:00-19:15 Lehen hezkuntzako ikasleen txanda
- Ekintza honetan izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da, ludotekan bertan edo 688601374 whatsapp zenbakian.
Urriak 26: GAILETA TAILERRA.
- 16:45-18:00 Haur hezkuntzako ikasleen txanda
- 18:00-19:15 Lehen hezkuntzako ikasleen txanda
- Ekintza honetan izena emateko azken eguna urriaren 25a izango da, ludotekan bertan edo 688601374 whatsapp zenbakian.
Urriak 28: KALABAZA HUSTUKETA TAILERRA.
- 16:45-19:15 Lehen hezkuntzako ikasleen txanda
- Ekintza honetan izena emateko azken eguna urriaren 27a izango da, ludotekan bertan edo 688601374 whatsapp zenbakian.
Urriak 31 GABA BALTZA
Arratsaldeko 17:30ean hasiko dira ekintzak. Lehendabizi, 3 eta 7 urte bitarteko haurrak, gurasoek lagunduta, eskean irtengo dira unibertsitatetik plazaraino. Bidean aurkitzen dituzten komertzioetan geldialdia egin eta goxokiak eskatuko dituzte.
Arratsaldeko 18:30ean plazan eskulanak egiteko aukera izango dute.
Ordu berean, arratsaldeko 17:30ean ibilbide beldurgarriari hasiera emango diote 8 eta 12 urte bitarteko haurrek. Herriko bazter ilunetan zehar ibiliko dira, bidean susto eta sorpresa ugari hartuz, eta arratsaldeko 19:00etan amaituko dute frontoian, kalejirarekin bat egiteko.
Arratsaldeko 19:15ean dantzarien kalejira irtengo da frontoitik. Plazara iritsi orduko, plaza erdian beldurrak erretzeko sua piztuko da, nahi duen orok beldurrak sutara bota ditzan. Ondoren plazako argiak itzali eta dantzariek, suaren inguruan korroan jarrita, dantza herrikoiak egingo dituzte. Gura duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
Dantzak amaitu ostean, txokolatea banatuko da.