Gaba Baltza Eskoriatzan

2023 / 10 / 23

Azken urteotan telesail, film edo sare sozialen eraginez, Halloween ospakizunak indarra hartu du gure kaleetan, baina Euskal Herrian, ordez, bada zaharragoa den ospakizuna, asmo edo ideia berdintsuekin ospatu ohi zena: Gau Beltza, Gaba Baltza edo Arimen Gaua.

Gaba Baltza beldurrezko istorioak kontatzen ziren gaua izan ohi zen; hortutik jasotako arbiak edo kalabazak hustu, barruan kandelak sartu eta etxeak, baserriak eta bideak aurpegi maltzur-beldurgarri horiekin apaindu ohi ziren, gau ilunean beldurra eta ikara eragiteko. Haurrek, gazteek eta helduek arropa zaharrak soinean eta aurpegia estalita edo margotuta, hau da mozorrotuta, bihurrikeriak egiten zituzten, inguruan beldurra eragiteko.

Gaba Baltzean suak protagonismo berezia haru ohi du, maite ditugun hildakoen arimak etxeko epeltasunera ekartzeko eta arima gaiztoak uxatzeko. Familiek sasoikoak diren gaztainak eta bestelako fruituak jateko elkartu ohi ziren suaren inguruan.

Eskoriatzan, aurten, adin guztietakoak batzeko eta bertako tradizioari berreskuratzeko egitaraua prestatu da, besteak beste tailerrak, ibilbide beldurgarria, gaztaina erreak, BeldurHarrapakariak, sua eta dantza batuko dituena.

Urriak 26, osteguna

Urriak 27, ostirala

  • Gaba Baltzerako arropa tailerra familian. Informazioa

Urriak 30, astelehena

URRIAK 31: GABA BALTZA

17:00 IBILBIDE BELDURGARRIA

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza. Herrian zehar egindako ibilbidea, istorio bati jarraiki eta hainbat froga gaindituta bete beharko dutena. .

18:00 ESKEA (Huhezitik plazara)

3 eta 7 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako ekintza. Ibilbidean dauden dendetan, goxokiak eskatuko dira. ETa hauek izango dira eskean erabiliko diren esaldiak:

  • Xanguli manduli kikirrikii, eman goxokiak gurii!
  • Ziria ala saria!

19:00 EKITALDIA PLAZAN

19:00etatik aurrera, plazan, norbere beldurrak idazteko edo marrazteko paperak eta boligrafoak hartu ahal izango dira.

  • 19:15 BeldurHarrapakariak, pertsonaia ilunak, baina guztion beldurrak batu eta sutan erretzeko ardura dutenak.
  • 19:30 Beldurrak Sutara eta  Gaba Baltzeko dantzak (dantzen amaierako zatia herrikoia izango da eta nahi dutenek parte-hartu ahal izango dute)
  • Ondoren, Zezen-suzkoa plaza inguruan eta Jose Arana kalean ibiliko dena, rotondatik Bolibarko bidera arteko tartean.

Zezen-suzkoak su hotza erabiltzen du, baina erre dezake; horregatik, kontuz ibili behar da eta batez ere kontuz ibili behar dute haur txikiak dituzten familiek. Arropari dagokionez, komeni da kotoizko arropak, fraka luzeak, zapatilak eta burua eta eskuak estalita eramatea.

19:00etatik aurrera plazan gainarreak egongo dira.