Gabonetako parkerako begiraleak behar dira.

2022 / 12 / 13

Datorren abenduaren 28an eta 29an, Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzan. Urtero  bezala, parkeko ordutegia, goizeko 11:00tik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da.

Begiraleen egin beharrak; eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea izaten dira.

Begirale izateko  kurrikulumak behean ageri diren helbideetan jasoko dira:

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna abenduaren 19a izango da. 

Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea
  • 18 urte beteak izatea

Puntuazioa:

  • Monitore titulua izatea 5 puntu
  • Monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu
  • Magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu
  • Eskoriatzako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko 1 puntu
  • Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko 2 puntu