Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2023 / 12 / 03

Abenduaren 26, 27 eta 28an izango dugu Eskoriatzako kiroldegian Gabonetako parkea,  3-12 urteko haurrei zuzenduta.
Abenduaren 26an igerilekuan izango da, eta  27 eta 28an kiroldegiko kantxan. Ordutegia honako hau izango da:  goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, eta begiraleak bi egun hauetarako behar dira.

Parkean lan egingo duen begirale taldearen ardurak ondokoak izango dira: eskulanak antolatzea, puzgarrien txandak kudeatzea, sarrerak saltzea eta instalazioak garbi eta ordenean egon daitezen bermatzea.

Begirale izatea nahi duten gazteek kurrikuluma helbide hauetako batera bidali beharko dute abenduaren 13a baino lehen: hazi@eskoriatza.eus,  gazteria@aretxabaleta.eus

Hona hemen parkean begirale izateko ezinbesteko baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea
  • Euskarako B2 maila izatea.

Baloratuko da:

  • Monitore titulua: 3 puntu.
  • Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
  • Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • Eskoriatzako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • Euskararen C1: 1 puntu.