Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2025 / 11 / 27

Datorren abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzan. Urtero bezala, parkeko ordutegia goizeko 11:00etik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da eta parkea dinamizatzeko begiraleak behar dira.

Begirale izateko baldintzak

Begiraleen eginbeharrak honakoak izango dira: eskulan tailerrak antolatu eta dinamizatu, puzgarrietarako txandak (adinak eta kopuruak kontua izanik) eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea.

Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte beteak izatea.
  • Euskarako B2 maila izatea.
  • Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea.

Balorazioa

Guztira 12 begiralek egingo dute lan Gabonetako parkean eta jasotako kurrikulumak ondoren zehazten den puntuazioaren arabera baloratuko dira.

  • Monitore titulua: 3 puntu.
  • Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
  • Eskoriatzako gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • Eskoriatzako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • Euskararen C1: 1 puntu.

Puntuazio altuena jasotzen dutenekin harremanetan jarriko da udala eta hautatuei emailez jakinaraziko zaie abenduaren 12an.

Izen-ematea

Begirale izatea eskatzeko formularioa bete behar da eta formularioan adierazitako ikasketak eta ziurtagiriak egiaztatu ahal izateko, helbide honetara bidali behar dira: gazteria@eskoriatza.eus 

Formularioa bete eta ziurtagiriak bidaltzeko azken eguna abenduaren 11a izango da.