Garaguneko kideek egindako artelanen erakusketa

2022 / 12 / 15

Garagune elkartea interes sozial, pribatu eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da, adimen-desgaitasuna duten pertsona helduei eguneko arreta-zerbitzuak eskaitzen dizkiena. Elkartearen helburua kalitate-programak eskaintzea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonek bizitza aberatsa izan dezaten.

Bizitza aberats horretan, Garagunen parte-hartzen duten pertsonen sormena lantzen da eta sorkuntza horren fruituak asste honetan ikusgai daude Ibarraundi museoan.

Material ezberdinekin landutako margoak

Teknika eta material desberdinetatik abiatuz urteetan landutako prozesua izan da,  pertsona bakoitzaren estilo artistikoa garatzeko aukera eman duena.

Garaguneko kideen piezak hainbat herritan egon dira erakusgai, Arrasaten eta Elgoibarren “Zubiak eraikiz” eraskusketarekin batera, Oñatin Korpus egitarauaren barne eta baita Aretxabaletako Arkupe aretoan ere.

Bereziki aipatzekoa da erakusketa honetan Garaguneko erabiltzailea den Bittor Arrieta eskoriatzarraren lanak daudela ikusgai.

Oraingo honetan, Ibarraundi museoan material desberdinetan landutako margoak ikusteko aukera egongo da.

  • Datak: Abenduak 12 –  17
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera:  11:00 – 13:00
    • Larunbata: 11:00 – 14:00  //  17:00 – 20:30