Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak
2014 / 04 / 07Gaur, apirilak 7, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzan garapen jasangarria sustatzeko programari dagozkion diru laguntzen oinarriak.
Diru laguntzak emakida zuzeneko erregimenean emango dira ebaluazio bakoiztu sistema bidez eta iru laguntza hauetako onuradunak ondasun higigarrien edo higiezinen jabeak izango dira, ondasun horiek ingurumena errespetatzen dutela jotzen baldin bada.
Onuradunek bete beharreko baldintzak.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.
Diruz lagundu daitezkeen egoerak
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) subjektu pasiboa izatea eta egindako kilometro bakoitzeko 120 gramo CO2 baino gutxiago (g/km) isurtzen duen ibilgailuaren titularra izatea: diru laguntzak emateko ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) subjektu pasiboa izatea eta motor elektrikoa duen ibilgailuaren titularra izatea: udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago egonez gero, bakarrik 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei emango zaie diru laguntza.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua
- Diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 16an amaitzen da.
- Eskaerak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 9:00etatik 14:30era.
Aurkeztu beharreko dokumentuak eta informazioa
- Eskaera orria
- NANaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria.
Diru laguntzaren zenbatekoa.
Diru laguntzaren zenbatekoak kalkulatzeko ondorengo irizpideak erabiliko dira:
Diru laguntza TMIZarengatik ordaindutako kuotaren % 75aren baliokidea izango da. Diru laguntza hori kuotaren % 95era arte irits daiteke, motor elektrikoa duten ibilgailuen kasuan. Udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago egonez gero, bakarrik 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei emango zaie diru laguntza.
Diru laguntza ordaintzea
Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da “Axtroki” herri monetan: axtroki 1-ek euro 1 balioko du. Beraz, onuradunei ez zaie eskudirutan ordainduko. Onuradunek axtroki kopuru zehatz bat jasoko dute, eta herriko dendetan aldatu ahal izango dituzte.