Gaur, astelehena, 19:00etan elkarretaratzea egiteko deialdia
2021 / 06 / 14EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du. EUDELek elkartasuna adierazi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere, eta estatuko ekimenarekin bat egiteko gonbita egin die EAEko udalei.
Eskoriatzako Udaleko 3 alderdiek aho batez onartu dute deialdiarekin bat egitea eta gaur, ekainaren 14a, arratsaldeko 19:00etan plazan elkarretaratzea egiteko deia egiten dute.
EUDEL gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Horiek horrela, herritar guztiei gaur arratsaldeko elkarretaratzean parte-hartzeko deia egiten zaie.