Gaur urdelardero eguna da

2021eko otsailak 11

Gaur Urdelardero eguna da, Eskoriatzan inauteriei hasiera eman ohi dien eguna. Lehenagoko ohitura zen umeek etxez etxe abesten joatea eta emandako jakiak zirian sartzea (txorizoa, pikupasak, urdaia eta abar).

Gaur egun, berriz, umeak baserritar jantzita ateratzen dira kalera ziria eskuan dutela kantura, baina, orain gozokiak jasotzen dute sari bezala.

Kantua

Oraindik ere antzinako kantua abesten jarraitzen dute:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!!

Abestiak urdaia aipatzen du, duen gatza, zer ona den horrek emandako egarria kentzeko iturritik ateratzen den ura, eta amaieran, baserriko etxekoandrearen esku- zabaltasuna goraipatzen du.

Torradak eta peiak

Eta inauteriei lotutako postreak ere baditugu Euskal Herrian, torradak eta peiak. Ogiarekin egindakoak torradak dira eta kremaz egindakoak, berriz, peiak.  Jatorriz bertako jakiak ez badira ere, gure etxeetan oso errotuta dagoen tradizioa da horiek prestatzea inauteri inguruan,  eta ongi etorria izan bedi!

Torradak egiteko errezeta dakargu gaur, eskoriatzar batek egindakoa, etxean eskura ditugun osagaiekin oso xamur egiteko modukoa. On egin!