Gaur zabaltzen da udaleku irekietarako izen ematea
2025 / 04 / 01 Udaleku  irekiak  uztailean  zehar  haurrei  aisialdiaz  gozatzeko  antolatzen  den  eskaintza  da.  Lagun  berriak  egin  eta  goiza  jolasean  ibiltzeko  aukera  paregabea  da.  Eskoriatzako  txokoak  ezagutu,  ur  jolasekin  freskatu,  irteerekin  gozatu.  Ba  al  da  plan  hobeagorik?
Udaleku  irekiak  uztailean  zehar  haurrei  aisialdiaz  gozatzeko  antolatzen  den  eskaintza  da.  Lagun  berriak  egin  eta  goiza  jolasean  ibiltzeko  aukera  paregabea  da.  Eskoriatzako  txokoak  ezagutu,  ur  jolasekin  freskatu,  irteerekin  gozatu.  Ba  al  da  plan  hobeagorik?
UDALEKUEN INGURUKO INFORMAZIO ZEHATZA
- Data: uztailaren 3tik 22era.
- Nori zuzenduta: 2013-2022 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
- Ordutegia: egunero, 09:00-13:00, eta ostegunetan, egun pasak, 09:00-17:00.
- Prezioa
- 75 €, haur bat.
- 145 €, bi haur.
- 219 €, hiru haur.
 
- Izena emateko epea: Apirilaren 1etik 11 bitarte.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea online egingo da HEMEN dagoen formularioa betez eta ordainagiria txirikila@gmail.com era bidaliz.
Garrantzitsua: ordainagirian haurraren izena eta abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira. Haur bat baino gehiago apuntatuz gero, haur bakoitzeko izen emate formulario bat eta ordainketa ordainagiri bat bidali beharko da.
Online izena emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekan egongo gara astelehenetik ostiralera 16:45tik 19:30ak arte.
UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALEAK BEHAR DIRA
Udaleku Irekiak programarako ezinbestekoak dira begiraleak eta Txirikila elkarteak abian jarri du hautaketa prozesua.
Apirilaren 11 bitarte hautagaitza aurkezteko aukera egongo da. Horretarako ezinbestekoa izango da formularioa ongi betetzea eta eskatutako dokumentazioa tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com -era bidaltzea. IZEN EMATEA
Oharra: dokumentazioa ez bada epe barruan bidaltzen, hautagaitza ez da kontuan hartuko.
Hona hemen begirale izateko bete behar diren baldintzak eta puntuazio sistema
Ezinbestekoa izango da
- 18 urte beteta izatea.
- Lanbide heziketako erdi mailako titulua edo batxiler titulua aurkeztea.
- Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralean ez dagoenaren ziurtagiria aurkeztea. 2025eko data duena.
- Europako Erreferentzia Markoaren B2 titulua agiria aurkeztea eta ahozko C1 gaitasun maila egiaztatzea agiri bidez edo udalak antolatutako proba bidez.
- Ekaineko bi ostiraletan egingo diren lan formakuntzetara etortzea
Puntuazio sistema
- Begirale titulua 3 puntu
- Euskarazko C1 titulua. 2 puntu
- Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko graduetako edo baliokideak diren ikasketetako 2 maila gainditua izatea: 1 puntu•
- Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko gradua edo baliokidea: 3 puntu
- Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntU
Oharra: Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute
