GAZTEAK ETA MUGIKORRAK. Gurasoei zuzendutako hitzaldia
2024 / 05 / 16ALTXA BURUA Aretxabaleta-Eskoriatza guraso taldeak gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Aretxabaletako Udalaren laguntzaz. Bertan jorratuko den gaia da mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzea. Horretarako bi adituren laguntza izango dute: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.
Maitane eta Telmo “Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian” liburuaren egileak dira. Bertako edukiak aurkeztuko dituzte; Ormazabalek alderdi psikoterapeutikoak landuko ditu eta Lazkanok, irakasle izateaz gain sare sozialetan eta pantailetan aditua denak, ikerketen emaitzak eta erabilera oker eta gehiegizkoen eraginak azalduko ditu.
Altxa Burua elkarteko taldekideek gurasoak gonbidatu nahi dituzte, bereziki, haurrek eta nerabeek mugikorraz egiten duten erabileraz kezkatuak daudenak maiatzaren 23an Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan eskainiko den hitzaldira. Arkupeko plazak mugatuak direnez, hitzaldira bertaratzeko aurrez izena eman behar da HEMEN