Gazteek etxebizitza erosi edo alokatzeko dirulaguntzei buruzko hitzaldia
2024 / 03 / 18 Eusko  Jaurlaritzak  gazteak  emantzipatu  ahal  izateko  helburuarekin,  hala,  etxebizitzak  alokatu  edo  erosteko  dirulaguntza  programa  martxan  dauka,  eta  horren  adibide  dira  EMANTZIPA  eta  GAZTELAGUN  izena  duten  bi  programa.
Eusko  Jaurlaritzak  gazteak  emantzipatu  ahal  izateko  helburuarekin,  hala,  etxebizitzak  alokatu  edo  erosteko  dirulaguntza  programa  martxan  dauka,  eta  horren  adibide  dira  EMANTZIPA  eta  GAZTELAGUN  izena  duten  bi  programa.
EMANTZIPA 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzako laguntza da, hilero 300 eurokoa eta etxebizitza bat alokatzeko edo etxebizitza erosteko hartutako hipoteka- nahiz pertsona-maileguak dituztenei zuzenduta dago.
GAZTELAGUN, berriz, 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako laguntza da, etxebizitza bat alokairuan duten gazteei zuzendutakoa eta ordaintzen duten alokairuaren %60ra arteko dirulaguntza ematen duena.
Eusko Jaurlaritzak izendatutako teknikari bat etorriko da dirulaguntza horien berri eman, eta orohar, GAZ zerbitzuak etxebizitza alokatu eta erosteko ematen dituen baliabideen inguruko hitzaldia izango da.
HITZALDIA:
Martxoak  20,  asteazkena
18:30
Kultur  etxean  (1.solairua)
