Gazteentzako 2 tailerretan izena-ematea zabalik
2025 / 11 / 10
Eskoriatzako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean TREBAgazteak programako bi tailer eskainiko ditu azaroan.
TREBAgazteak gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da, lana/bizitza binomioan bigarrena ardatz duena. TREBA programaren ildo honen xedea da gazteen emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesuak sortu eta finkatzea.
Gazteek bizitza osoa daramate trebetasun jakin batzuk garatzen, batez ere hezkuntza formalean. Baina programa honek beste era bateko abilezietan jarri nahi du indarra. Hala, beren garapen integralean lagunduko dieten hainbat gairi buruzko ikastaro laburrak antolatu dira Eskoriatzan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.
Gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko; baina gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizkoak diren trebetasun horietan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte.
Ageda Blascok zuzenduko ditu bi tailerrak. Helburu izango dute jarrera kritikoa sustatu eta ohiko pentsamenduak zalantza jartzea, bakoitzak bereak sortzeko eta sexualitatea askatasunez eta epairik gabe bizitzeko.
AZAROAK 13, osteguna: Sexualitate birpentsatzen (Ageda Blasco)
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: Kultur etxean
- Izena ematea: https://gip.eus/bder5
- Prezioa: Doakoa
- Helburuak: Sexualitatea tabu eta aurreiritzirik gabeko esperientzia integral gisa aztertzeko esparru kritiko eta seguru bat sortzea. Taldearen sinismenak eta erabilerak identifikatzea.
- Eremu sexuala integralki ezagutzea eta harekin adiskidetzea: sexualitatearen eta afektibitatearen ulermen positiboa eta kritikoa sustatzea, errespetuan, autoezagutzan eta aniztasunean oinarrituta.
- Eguneroko harremanen begirada kontziente eta kritikoa garatzea: harreman afektibo eta sexualei eragiten dieten botere-dinamikei eta genero-rolei buruz hausnartze
AZAROAK 26, osteguna: Komunikazioa eta boterea intimitatean (Ageda Blasco)
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: Kultur etxean
- Izena ematea: https://gip.eus/17sps
- Prezioa: Doakoa
- Helburuak: Autonomia sexuala, komunikazioa, mugak eta sexting babestua lantzea.
- Komunikazio asertiborako eta mugak ezartzeko tresnak garatzea.
- Sexting-a ikuspegi kritiko eta proaktibo batetik lantzea, sexortsioa edo beste sexu-indarkeria digital batzuk bezalako arriskuak prebenituz.
- Harreman sexualak, maitasuna eta erotismoa baldintzatzen duten gizarte-egiturei buruz hausnartzea.
