Gazteleku zerbitzua zabalik dago jada

2022 / 09 / 15

Gaztelekua Eskoriatzako 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dagoen udal zerbitzua da. Eskoriatzako frontoian kokatuta dago eta ostiral, larunbat eta igandetan egoten da zabalik irailetik ekainera bitartean. Horretaz gain, Gabonetan, Aste Santuko oporretan eta udan, eskaintza bereziak antolatzen dira bertako erabiltzaileekin batera.

Gazteleku zerbitzua nerabeak euren aisialdian ondo pasatzeko eta egoteko leku bat da, baina, beste helburu batzuk ere lantzen dira, besteak beste, parte hartzea, euskararen erabilera, neska eta mutilen arteko berdintasuna eta prebentzioa. Zerbitzu irekia da, edozeinek har dezake parte, bertaratu eta izena ematea besterik ez da egin behar zerbitzuaz gozatzeko.

Irailean zehar ateak ireki eta erabiltzaile berriekin harremanak sendotzeko zenbait ekintza burutuko dituzte. Ostiral honetan, irailaren 16an, esaterako, mugikortasun astearekin bat eginez, bizikleta ginkana bat antolatu da herrian zehar. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da gaztelekutik.

Bizikleta ginkana amaitu ostean, Pool party bat (igerileku jai bat) egingo da igerilekuan 12-16 urte bitartekoentzat.

Ordutegia

  • Ostirala: 17:00-20:30
  • Larunbata: 16:30-20:30
  • Igandea: 16:30-20:30