Gaztelekua ezagutzeko aukera guraso eta nerabeentzat
2024 / 09 / 16Gaztelekua, 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzuak, ostiralean irailaren 20an, irekiko ditu ateak.
Gaztelekua, Eskoriatzako frontoian kokatuta dago eta ostiral, larunbat eta igandetan egoten da zabalik irailetik ekainera bitartean, ostiraletan 17:00tik-20:30era eta larunbata eta igandetan 16:30tik-20:30etara. Horretaz gain, neguko, udaberriko eta udako oporretan, eskaintza bereziak antolatzen dira bertako erabiltzaileekin batera.
Gazteleku zerbitzuan nerabeek ondo pasatzeaz gain, beste hainbat esperientzia ere ikasten dituzte, izan ere, zerbitzuaren helburuen artean, parte-hartzea, euskararen erabilera, genero arteko berdintasuna, tratu onak eta prebentzioa sustatzea ditu zerbitzuak. Nerabeei erabat irekia da, edozeinek har dezake parte, bertaratu eta izena ematea besterik ez da egin behar zerbitzuaz gozatzeko, doakoa da.
Informazio bilera
Gurasoei zerbitzua aurkezteko bilera egingo da irailaren 18an arratsaldeko 18:30ean. Gaztelekuan bertan, hezitzaile taldeak zerbitzuaren nondik norakoak azalduko ditu.
Gaztelekuak programazio berezia izango du irailean zehar erabiltzaile berriei begira, zerbitzuaren funtzionamenduaren berri eman, zerbitzuak dituen baliabideak erakutsi eta hainbat ekintza antolatuz, musikaz girotutako ongietorri askaria edota talo tailerra besteak beste.
Irailaren 20ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu ateak Gaztelekuak, eta 12-17 urte bitarteko nerabe guztiek aukera izango dute bertaratu, eta gaztelekua ezagutu nahiz ekintzetan parte-hartzeko.