Gaztelekuak asteburuan ekingo dio ikasturte berriari

2023 / 09 / 14

Gaztelekua, 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzuak, bihar, ostirala, irailaren 15ean irekiko ditu ateak.

Gaztelekua, Eskoriatzako frontoian kokatuta dago eta ostiral, larunbat eta igandetan egoten da zabalik irailetik ekainera bitartean, ostiraletan 17:00tik -20:30era eta larunbata eta igandetan 16:30-20:30etara. Horretaz gain, gabonetan, Aste Santuko oporretan eta udan, eskaintza bereziak antolatzen dira bertako erabiltzaileekin batera.

Gazteleku zerbitzuan nerabeek ondo pasatzeaz gain, beste hainbat esperientzia ere ikasten dituzte, izan ere, zerbitzuaren helburuen artean, parte-hartzea, euskararen erabilera, neska eta mutilen arteko berdintasuna eta prebentzioa sustatzea ditu zerbitzuak. Nerabeei erabat irekia da, edozeinek har dezake parte, bertaratu eta izena ematea besterik ez da egin behar zerbitzuaz gozatzeko, doakoa da.

Irailean zehar erabiltzaile berriei begira jarriko dira bertako hezitzaileak, zerbitzuaren funtzionamenduaren berri eman, zerbitzuak dituen baliabideak erakutsi eta hainbat ekintza antolatuz,  3X3 txapelketa edota talo tailerra besteak beste.

Irailaren 15ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu ateak Gaztelekuak, eta 12-17 urte bitarteko neska-mutil guztiek aukera izango dute bertaratu, eta gaztelekua ezagutu nahiz ekintzetan parte-hartzeko.