Gimnasio berria egiteko obrak kiroldegian

2024 / 01 / 18

Manuel Muñoz kiroldegian gimnasio gela berria sortzeko obrak hasi ziren joan den astean. Aurreikusten da 4 hilabetean bukatuta egongo direla eta maiatzean espazio berria erabilgarri egongo dela.

Solairu bat gehiago egokituko da

Kiroldegiak fatxada nagusiaren 2.solairua itxi barik izan du orain arte, eta hasi berriak diren obrekin espazio hori aprobetxatuko da erabiltzaileek azken urteetan gimnasia-leku egokiago bat izateko egindako eskariari erantzunez. Espazio hori kristaleraz itxi eta 180 m2-ko espazioa egokituko da 3 gune desberdin izango dituena. Hori horrela, orain arte gimnasio gisa erabiltzeko egon den espazioa hirukoiztu egingo da.

Inbertsioak 390.000 euroko kostua izango du eta, horrez gain, makina berriak ere erosiko dira kirol jarduera baldintza onetan egin ahal izateko.

Igogailua ere aldatuko da

Obra hau aprobetxatuta, kiroldegian igogailua berria ipiniko da, hala obra honen azken 3 asteak aprobetxatuko dira igogailuaren aldaketa egiteko eta epe horretan, 3 astez hain zuzen ere, ez da igogailu zerbitzurik egongo.

Desplazamendu behar bereziak dituzten erabiltzaileentzako eragozpena izango dela jakinik, ahalik eta azkarren amaitzeko ahalegina egingo da.

Jarduerak ez dira etengo

Obra hauek guztiak egiten diren bitartean kirol jarduerak ez dira etengo, nahiz eta horietako batzuk kiroldegian egin beharrean Ibarraundi museoan edo beste udal eraikinen baten egingo diren. Hala gertatzen den kasuetan, erabiltzaileei zuzenean jakinaraziko zaie leku-aldaketa noiz eta nora egingo den.

Erabiltzaileek aspaldi egindako eskaerei erantzunez egiten den obra honi esker, Manuel Muñoz kiroldegian eskaintza hobea egingo da eta horren onuradun nagusiak herritarrak izango dira,  osasunean eragingo duen aisialdia modu egokian gauzatzeko aukera paregabea izango baitute.

Hemen Goienak egindako bideo-albistea