Gipuzkoako herritarren batzarra. Landa-eremua eta KIima

2022 / 10 / 13

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du gure lurraldeko partaidetza prozesu berritzaileeena, herritarrak zuzenean politika publikoen lanketan inplikatuko dituena: Gipuzkoako Herritarren Batzarra. Landa-eremua eta klima. 

Herritarren Batzar honek landa-eremuan bizi eta lan egiten duten pertsonen ahotsak entzungo ditu, baita landa-eremua zein klima-larrialdia ikertzen duten pertsonenak ere. Ondoren, Herritar Batzarreko partaideek deliberatuko dute eta gomendioak aurkeztuko dizkiote foru-erakundeari. Gipuzkoako Foru Aldundiak idatziz eta zehaztutako epeetan erantzungo die gomendioei.

Gipuzkoan 15.000 gutun bidali dira Aldunditik katastroko datuak erabiliz zozketa bat eginda. Gutun horiek jaso dituzten etxebizitzetako bizilagunek dute aukera Herritarren Batzarrean izena emateko urriaren 17a baino lehen.

Ebidentziak adierazten du gizarte zibilak klima-larrialdiaren aurkako borrokan eta landa-eremuaren babesean inplikatu nahi duela, baina politika publikoetan parte hartzeko tresnak behar dituela. Herritarrak politika publikoetan eragiteko aukera zabaltzen da deliberazio prozesu hauetan.

Ekimenari dagokion informazioa eskuragarri dago honako webgunean.