Gizarte arloko dirulaguntzen deialdiak argitaratu dira
2020 / 03 / 24Atzo, martxoak 23, garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programako diru laguntzen oinarriak eta jarduera gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzen oinarriak argitaratu ziren.
COVID 19 birusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriari jarraituz, eskaerak egiteko epea etenda gelditzen da. Epea aipatutako Errege Dekretuak, edo, horrelakorik balitz, horren luzapenek, indarraldia galdutakoan hasiko da berriz. Epe berriak ohiko bideetatik jakinarazakiko dira.
Jarduerak gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak
- Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.
- Gainera, beraien jarduera gizarte zerbitzuetako alorrean garatu beharko dute eta helburutzat izan beharko dute parte hartzea bultzatzea, gizarte boluntariotza eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta honako talde baten edo batzuetan integratzeko edo gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei arreta egitea: haurrak, gazteak, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, mendekotasunak dituztenak, pasadizoko jendea eta arrisku sozialean egoteagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde.
- Informazio gehiago, oinarriak, eskaerak egiteko inprimakia eta eranskinak
Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programarako diru laguntzak
- Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.
- Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra.
- GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar.
- Egonaldien, alokairuen, bidaien, dieten, funtzionamendu eta abarren gastuek ezin dute aurrekontuaren %30 gainditu.
- Informazio gehiago, oinarriak, eskaerak egiteko inprimakia eta eranskinak