Kirol arloko jarduerentzako eta garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak egiteko diru laguntzak.
2014 / 07 / 282014ko uztailaren 24an, bi diru laguntza hauen oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
1.-Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak
Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru lagun tzak emateko araubidea ezartzea da deialdi honen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.
Laguntzak subentzio moduan emango dira, oinarri hauen arabera, Udalen Zerbitzuetarako araudiaren arabera eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriren baten arabera.
Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.
Debagoienean izan beharko dute egoi tza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra.
GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago aurrera eramateko urtean zehar.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014ko abuztuaren 25a
2.- Kirol arloko ohiz kanpoko jarduerentzako diru laguntza
Eskoriatzan ohiz kanpoko kirol jarduerak –jolas izaerakoak nahiz lehia izaera dutenak– antolatzeko norgehiagoka erregimenean ematen diren diru laguntzak emango dira. Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea, onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan eta lagundutako jarduerak herri mailako kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dira. Jarduerok bat etorri beharko dira Udaleko Kirol batzordearen helburuekin; hau da, kalitatezko kirol jarduerak eskaini herrian eta Eskoriatzako herritarrekin eta kirol elkarteekin lankidetza bultzatu.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014ko abuztuaren 25a