Gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak

2021 / 05 / 31

Maiatzaren 25ean argitaratu zen  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzen deialdia.

Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.

Gainera, beraien jarduera gizarte zerbitzuetako alorrean garatu beharko dute eta helburutzat izan beharko dute parte hartzea bultzatzea, gizarte boluntariotza eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta honako talde baten edo batzuetan integratzeko edo gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei arreta egitea: haurrak, gazteak, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, mendekotasunak dituztenak, pasadizoko jendea eta arrisku sozialean egoteagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28a arte izango da.

Informazio gehiago, oinarriak, eskaera orriak eta eranskinak