Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak (2021)

Deskribapena:

Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua.

Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.

Gainera, beraien jarduera gizarte zerbitzuetako alorrean garatu beharko dute eta helburutzat izan beharko dute parte hartzea bultzatzea, gizarte boluntariotza eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea eta honako talde baten edo batzuetan integratzeko edo gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei arreta egitea: haurrak, gazteak, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, mendekotasunak dituztenak, pasadizoko jendea eta arrisku sozialean egoteagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duen edozein talde.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Indarrean
Eskaera aurkezteko epea: maiatzaren 29a arte
Eranskinak:

OINARRIAK euskaraz (PDF)

BASES en castellano (PDF)