Gune freskagarria prest Santa Marinan
2025 / 07 / 10Aurtengo udara berotik datorkigunez, Santa Marina plazan ur-gune freskagarria jarriko da martxan, bi elementuz osatutako sistemarekin: goitik behera ur-lanbroa botatzen duen tutua eta lurrean jartzen diren ureztagailuak.
Uztailean eta abuztuan zehar zabalduko da, bero asko egiten duen egunetan eta hauxe izango du funtzionamendu-ordutegia:
- Goizez: 9:45-12:30 (uztailaren 22ra bitarte)
- Arratsaldez: 16:30-19:00
Adin guztietarako gunea
Leku freskagarriaz eroso gozatzeko aukera izango da Santa Marinan, baina espazioa ez da bakarrik haurrentzako izango; adin guztietakoek erabiltzeko gunea da eta horretara gonbidatu nahi ditugu herritarrak, urarekin freskatu, itzalaz gozatu eta gustora egoteko.
Guneaz disfrutatzeko urarekin jolasean jarduteko joastailuak, eguzkitan egoteko toailak, hondartzako aulkiak… eramatea posible izango da, eta bukaeran dena ondo jaso eta ingurua txukun uztea eskatzen zaie erabiltzaileei.
Gogoratu beharrekoa da, instalazioak ez daukala zaintza zerbitzurik beraz, haurren zaintza gurasoen ardura izango da.